ZARAMA BIRZIKLATUAREN BIRA


Zarama taldekoak egingo dugun bira "birziklatua"ren lehen kontzertuak iragarri ditugu jada. Lehen lau zuzenekoak bereziak izango dira eta Bermeo, Bilbo, Atarrabia eta Gasteiz aukeratu ditugu horietarako. Apirilaren 18an ekingo diegu kontzertuei taldeak Bermeoko Kafe Antzokian, 30ean Bilboko Kafe Antzokian arituko dira, maiatzaren 16an Atarrabiako Indurain Anaiak pabilioian eta 22an, berriz, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.


Zaramak 15 urtetan emango dugun lehen bira hasteko hautatu ditugu lau hiri horiek. Ondoren, zenbait hilabetetan Euskal Herriko txoko ugaritara iritsiko dira. Markinako Amaio hauzoan egiongo gara ekainaren 22an eta Santurtzin egingo dugu lehen kontzertu "erraldoia" Uztailaren 10ean (Sardina egunean)

0 comments:

Post a Comment