BILBOKO KAFE ANTZOKIA ITXI EGIN DUTE


Atzoko berri harrigarria izan zen. Pasa den martxoan Mclanen kontzertu batetan jende kopurua bikoiztu omen zen eta horren ondorioz itxi egin dute hilabete baterako. Hona hemen Antzokiaren oharra:

Zigor administratibo bat dela kausa, gaurtik otsailaren 8ra Bilboko Kafe Antzokia itxita egongo dela jakinarazi behar dizuegu. Honenbestez bertan behera geratuko dira tarte horretan programatuta genituen kultura ekitaldi zein ostalaritza zerbitzu guztiak. Denbora horretako ekitaldietarako erositako sarreren itzulketa nola bideratuko dugun jakinaraziko dugu datozen egunotan.
Gure gogo eta asmoetatik kanpoko arrazoiak dira ixtera behartu gaituztenak, beraz, egoera ulertu eta eragozpenak barkatuko dituzuela espero dugu. Informazio eta gogoeta sakonagoa plazaratuko dugu datozen egunotan gai honen inguruan. Otsailaren 9an, berriz irekita eta ohiko zerbitzuak eskaintzen aurkituko duzu Kafe Antzokia.
Laster arte, Kafe Antzokiaren lagunok.
Honen hildotik Hona hemen nere galderak:
- Nik ez dut honelako zigorrik ezagutu eta aldiz, gainezkatutako egiotzetan askotan egon naiz (inolako zigorrarik gabe) kasualitatea al da Antzokia bezelako lokala zigortuta izatearena?
- Martxoan gertatutako zerbaitengaitik, orain itxiera? eta denbora luze honetan izandako jendetzak? prozedura legalak benetako arriskuen gainetik daude?
- Ez al da erarik sinatutako ekitaldiak bermatzeko? ... to be continued.

0 comments:

Post a Comment