TXURTXIL LEKUKO

Urteak pasa eta hor darrai. Sabino Arana Etorbidean eta Bihotz Sakratuaren megalitoren ondoan, kontraste gisa. Azken bolada honetan ostalaritzaren krisia dela eta bere izeneko "pub"a itxita omen dago eta beldur naiz ez ote den desagertuko hain irudi erakargarria. Nik dakidanez, gutxienez 1982etik dago hor, ibiltari guztioi esanez hor barruan zerbait berezia babesten ari dela. Gutxiengoarekin izaten ditut gustuak eta "La Unibersal"aren atari liluragarria desagertu zen bezala egunen batetan horren eskaparate ederra edozein Burgerking sistriña bihurtu daiteke.
Winston, zurekin nago! Keep on smoking there!

0 comments:

Post a Comment